viernes, 9 de diciembre de 2011

New York

2011-10-10
New York-eko oporrak bukatzera doaz! Bihar ezingo naiz IKT-ko klaseetara joan, bidaiaren bueltan egongo baitnaiz, espero dut gehiegi ez galtzea eta hurrengo egunean biharkoa errekuperatzea!! (Ipad berria estrenatu dut sarrera honekin, primeran doa!!)

 Liburutegi zentralaren aurreko errepidea

 Rockefeller eraikinetik Central Park

Times Square 

 Brooklyn-etik ikusita Manhattan 


(Arazo bat izan dut eta sarrera ezabatu zait, horregatik berriro egin behar izan dut, baina duela 2 hilabete egin  nuen "originala")

Bullying edo eskola-jazarpena


Bullying edo eskola-jazarpena
·      Zer da Bullying-a?
Bullying-a edo eskola-jazarpena ikasgeletan gora doan arazoa da. Ume bat edo batzuek beste ume bat edo batzuk, fisikoki edota psikologikoki erasotzea da. Krudelkeria da eta biktima izutzea eta  menderatzean datza. Espainian ikasle edo gaztetako %1,6ek jasotzen dute etengabe, eta %5,7 esporadikoki. Baina, INJUVE (Instituto de la Juventud) %3ra igotzen du etengabe jasotzen duten umeen ehunekoa. Eta, gainera, umeen %16a onartzen du parte hartu dutela noizbait eraso batean. Bestetik, IDEA (Instituto de Evaluación y Asesoramiento Educativo)  aipatzen du ikasleen %49k esan dutela kritikatuak edo iraunduak izan direla eskolan eta %13,4ak onartzen du bere ikaskideei jo dituztela.

·      Hainbat bullying edo eskola-jazarpen mota daude:
-Fisikoa: Ostikadak, ukabilkadak, koskak, bultzadak… ematea, agresioak objektuekin… Lehen hezkuntzan gehiago ematen dira bigarrenean baino.
-Ahozkoa: Ezizena jartzea, laidotzea, mespretxua pubilkoan, defektu fisikoak nabarmentzea, mugikorra erabiltzea biktima beldurtzeko, argazkiak ateratzea jotzen duten bitartean eta internetera igotzea… Ohikoena da.
-Psikologikoa: Banakoaren autoestimua hondatzen dute eta beldurrezko sentzasioa gehitzen dute.
-Soziala: Gaztea ikaskideetik eta taldetik banatzea du helburu.

Erasotzaileek haien biktimak aukeratzen badakite. Oharkabe pasatzen diren gazteak, popularrak ez direnak bilatzen dituzte.
Bullying-aren ondorioak asko izan daitezke: depresioa, bakartasuna, antsietatea eta azkenengo kasuan haien burua hiltzea.   










Hiperaktibitatea


Zer da hiperaktibitatea? Edo hobeto esanda, zertan ari gara ume bati arreta falta hiperaktibitateagatik diagnostikatu egiten diogunean? Hobeto uler dezagun, honek esan nahi du oso ume urduria dela eta arreta falta nabaria duela.
Hiperaktibitatea normaltzat hartzen da umeen etapa zehatz batean, 2 eta 3 urteren artean. Umea geldiezina izatea ez du esan nahi sintomatologia hau daukanik. Honek eragiten duen arreta falta eta urduritasun konstantea dira, gurasoak medikuarenera joaten direnean lehenengo zalatzen dituzten sintomak, irakasleek eta hezitzaileek ohartarazita.

Desoreka honek iraganean izen asko jaso ditu: min edo disfuntzio zerebral minimoa, hiperkinesia, hiperaktibitatea eta atentzio falta... Baina, honek guztiak, arretan alterazio inportantea hartzen du barne, askotan, umean sekulako aktibitatea ematen da.Arazo hau duten eskolarizatuta dauden ikasleen ehunekoa %3-%5a da, ohikoagoa mutilen artean.




lunes, 28 de noviembre de 2011

Bikien arteko hitzaldia




Bideo hau oso dibertigarria iruditzen zait. Hilabete batzuk baino ez dituzten bi anai bikiak haien artean izaten dute hizketaldi interesgarri (dirudienez) eta sakona. Helduek ez dugu piperrik ulertzen, baina ikusten denez haien artean oso ondo ulertzen dute elkar eta minutuak egoten dira hizketan. Hori bai da bikien arteko konexioa eta ez besterik.

Códigos QR / Qr Codes

Marshmallow testa




Bideo honetan Marshmallow-ren testa jartzen dute praktikan. Test hau honetan datza: ikertzaileak ume bati gozoki bat ematen dio. Gozokia jaten ez badu ikertzaileak kanpoan dagoen bitartean, beste gozoki bat izango du sari moduan. Baina jaten badu, ez du beste gozoki bat izango.

Ume batzuk ez dute segundo bat ere ez itxaroten. Beste batzuek minuturen bat itxaroten dute, baina tentazioak gainditzen du eta jaten dute. Eta beste batzuek itxaroten dute eta ez dute jaten, beste bat lortzeko. Ume hauek teknika ezberdinak erabiltzen dituzte gozokia ez jateko: abestea, aldeetara begiratzea, gozokia usaintzea, ukitzea, zati oso txikiak hartzea, beste gauza bati buruz hitz egitea edo pentsatzea... Eta azkenean lortu egiten dute.

Test honen ondorioa edo helburua hurrengoa izango litzateke: umeek ea zer nahiago duten, pazientzia ukitzea eta sari bikoitza izatea, ala ez itxarotea eta sari bakar bat lortzea. Emaitzak askotarikoak dira, batzuek ez dute itxaroten, beste batzuek saiatzen dira itxaroten baina tentazioak gaindintzen du eta beste batzuek, askok esango nuke nik, itxaroten dute.

Códigos QR / Qr Codes

domingo, 27 de noviembre de 2011

Balore egokiak


Umeak balore egokietan ezituz gero, bideoan ikusten dugun eogera aurki dezakegu. Gure umeak eskuzabalak, gauzak banatu behar direla, laguntza eskaini behar dela, empatia izan behar duela... Hau etxean irakatsi egin behar da, baina eskolan balore hauek indartu egin behar dira, bertan baloreak praktikan jarri ahal direlako.

Irakasle eta ikasleen arteko harremanak


3 metodo ezberdin daude irakasle eta ikasleen arteko harremanari dagokionez

Bakarkako metodoa: Hezkuntza ikasle bakar batentzako zuzendua denean. Oso egokia da arrazoiren batengatik ikasle batek klasean atzeratuta joaten denean.
Elkarrekiko metodoa: Kasu honetan, irakasleak bere ikasleak zuzentzen ditu haien ikaskideei irakasteko. Hau da, ikasleek beraiek  haien ikaslagunei laguntzeko eta irakasteko.
Taldeko metodoa: Metodoa taldekoa da irakasle batek ikasle asko dituenean. Metodo hau ekonomikoagoa izateaz aparte, demokratikoagoa da ere. 






sábado, 26 de noviembre de 2011

Piageten metodoa


Bideo honetan aurreko sarreran azaldutako Piageten etapak azaltzen dira. Adin ezberdinak agertzen dira eta bakoitzaren garapen mentalaren egoera agertzen da. Oso ondo ikusten da adin gehiago izan ahala arrazonamendu handiagoa dutela.

Orduan, garapen mentalaren arabera, ikaskuntza metodo bat edo beste bat erabili beharko da.


Piageten garapen etapak


PIAGETEN GARAPEN ETAPAK

Piagetek pertsonen garapen psikikoa jaiotzen direnetik helduak diren arte zatitzen du. Umeak ingurunera  moldatzeko kapazitatearekin eta beharrarekin jaiotzen dira. Moldapena bi azpi-prozesuetan datza: asimilazioa eta akomodazioa. Batzuetan, arazo batzuekin topatzen dira eta ezin diete aurre egin, orduan, estrategiak berritzen ala eraldatzen dituzte egoera berriari aurre egiteko. Umeak aurretik ezagutza batzuk dituzte eta informazio berria jasotzerakoan ezagutza hauen eskemak eraldatzen dituzte.
Autore honek, gizakiengan hainbat garapen etapa proposatzen ditu, non periodo bakoitzak prozesu eta estruktura mental zehatz batzuetan oinarritzen diren. Hurrengo etapara pasatzeko, gauden etaparen prozesu eta estruktura mentalak heldu eta indartu behar ditugu.

Sentsore-motore etapa
Jaiotzen denetik 2 urte arte. Umeak jaiotzen denean, bere mundua mugimendu akzioetara eta pertzepzio sentsorialera enfokatzen da. lehenengo urtea bukatzen denean, bere pertzepziotik kanpo dauden objektuen iraunkortasuna ezagutzen du. Baita, objektiboak  bilatzea eta soluzio berriak bilatzea garatzen du.

Etapa aurre-operazionala
Bi urtetik 7 urte arte. Periodo honen trantsizioan, umeak gauza batzuk beste gauza batzuen lekua har dezaketela konturatzen da. Umearen pentsamendua barnekoa izatera ere pasatzen da. Barnean eraikitzen diren errepresentazioak: imitazioa, jolas sinbolikoak, irudi mentala eta hizkeraren garapen azkarra izango da.

Eragiketa konkretuen etapa
7 eta 11 urteren artean. Umeak pentsamendu logikoa erabiltzen hasten da objektu fisikoen artean. Egin duen prozesuan, atzera egin dezake, egin duen bidea berregin edo jakin dezake. Umeak ere, bi edo aldagai gehiago mentalki atxiki ditzake.

Operazio formalen etapa
11 eta 15 urteren artean ematen den etapa. Errealitate konkretua baino harago pentsatzeko trebetasuna da bereizgarri. 



viernes, 25 de noviembre de 2011

Ikaskuntza metodoen klasifikazioa


Ikaskuntza metodoen klasifikazioa

Normalean  metodoen klasifikazioa egiterako mementoan, esperientzia eta ikerketa propioetan egin ohi da. Baina kasu honetan, autoreak ohiko klasifikazioetan oinarrituko da, guztiok ezagutzen duten hizkuntza eta terminologia erabiltzen baitu. Hala ere, nomenklatura pixka bat aldatzea erabaki du, gaur egungo egoeretara moldatzeko.

Errazonamenduaren formari dagokion metodoak.

            1.Metodo deduktiboa.
Ikasten dena orokorretik partikularrera eramaten da. Irakasleak kontzeptuak, printzipioak edo definizioak  aurkezten ditu. Orduan, hauetatik konklusioak eta ondorioak ateratzen dira, edo kasu partikularrak aztertzen dira baieztapen orokorretan oinarriturik. Metodo hau oso baliagarria da kontzeptuak, printzipioak, definizioak, formulak edo legeak ikaslearengandik oso ondo bereganatuta daudenean, hauetatik dedukzioak sortzen direlako. Lana saihesten du eta denbora aurrezten du.

            2.Metodo induktiboa.
Ikasten dena kasu partikularretatik aurkezten da eta zuzentzen duen printzipio orokorra aurkitzera iradokitzen da. Metodo aktiboa da. Esperientzian, partaidetzan eta gertaeretan  oinarritzen da. Hau da, partikularretik orokorrera doa. Metodo hau egokia da printzipioak lortzeko eta hauetatik abiatuz metodo deduktiboa erabiltzeko. Normalean ikasgeletan aldrebes egiten da.

            3.Metodo analogiko edo konparatiboak.
Partikularretik partikularrera. Erakusten diren datu partikularrak konparaketak ezartzea onartzen dutenean.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Ikasketa moduak



Ikasketa moduak


Ikasle guztiek ez dute modu berean ikasten. Batzuei estimulu bisuala ailegatzen zaie lehenago, beste batzuei entzunezkoa, ukimenezkoa edo zinestetikoa ailegatzen zaie. Honen arabera errendimendu akademikoa altuagoa ala baxuagoa izango du.

-Entzumenezko ikasketa:
Belarritik ailegatzen zaizuna, zure klaseetan jasotzen duzuna edo besteek azaltzen dizutena, askoz hobeto menperatzen duzu eta hobeto ikasten duzu. Trebetasun hau aprobetxatzeko, hitzaldietara , konferentzia eta batzarretara joatea, gustuko dituzun gaiei buruzko dokumentalak ikustea … komenigarria izango litzateke. Modu honetan askoz gehiago ikasiko duzu liburuekin ala apunteekin baino.

-Ikasketa bisuala:
Pertsona hauek askoz errazago ikasten dute begietatik ikusten dutenaren bitartez. Irakaslearen azalpenak ez dira nahikoak eta eskemak ala zure kabuz materia begiratu behar duzu informazioa hobeto menperatzeko, orduan, memoria fotografikoa duzula esangura du.

-Ukimenezko ikasketa:
Ikasketa hau praktikoa da, ez teorikoa. Azalpen teorikoak ez dira oso erabilgarria eta azalpen praktikoak beharrezkoak dira informazioa menperatzeko.  Adibidez, gehiketa bat hobeto ulertuko duzu objektuak erabiltzen badituzu: arkatzak, kutxak, kanikak… Kimikan, azaltzen dizkizuten formulak praktikan jartzea nahiago izango duzu…

-Ikasketa zinestetikoa:
Gauzak mugimenduaren bidez azaltzen badituzu, antzerki bat irudikatuko bazenu bezala, gorputzeko lengoaia eta ikasketa zinestetikoa duzula esangura du. Honi lagunduko lioke antzerkietara, museoetara … joaten. 

domingo, 13 de noviembre de 2011

Declory metodoa


DECLORY METODOA

 Metodo honek “Eskola umearentzako izan behar da, ez umea eskolarentzako” dela dio. Metodo hau 1907. urtean jaio zen  Ovidio Abercrombi & Fitch doktorearengandik, 1871. urtean jaiotakoa. Ovidiok mediku eta psikologikoa zen.

Metodo honen oinarri nagusiak hauek dira:
-L. Ermitage eskolan zegoen lema: “Escuela para la vida, por la vida”. Umearentzako errespetua eta pertsonalitatea adierazteko.
-Askatasun printzipioa, gaur egun arte mantendu egin dena.
-Eskolaren hezkuntza ideala hezitzaileak bilatzea.
-Umeak jarrera pasiboa izatera egoten zen diziplina zurrunaren oposizioa. Umea askatasunarekin eta espontanietatearekin aritzea uzten ez zaiolako. Eta ikasten zuenaren interesak ez ziren kontuan hartzen.
-Ingurune eskolarra antolatu, umeak hor motibazioa  aurki dadin.
-Honako hau proposatzen du: ahalik eta klase homogeneoak antolatu, 20-25 ikasle bakoitzean. 
-Eskola aktiboa izan behar du, umeari jolasari eta ezinegonaren joerak espresatu. Ç
-Naturaren behaketa hartuko da oinarritzat umeen interesa eta intuizioa pizteko.

Decloryren ustetan, hauek dira umearen beharrak:
-Elikatzea.
-Kanpoko gogorkerien kontra defendatzeko beharra.
-Arriskuen eta etsaien aurka defendatzeko beharra.
-Solidarioki lan egiteko beharra, entretenitzeko eta espiritualki eta normalki formatzeko beharra.

Metodo honen etapak hauek dira:
-Behaketa.
-Asoziazioa.
-Espresioa.

Metodo honek irakaskuntza ideobisuala planteatzen du, esaldi eta hitzen bidez eta, batez ere,  ikusmenean zentratzen da entzumena alde batera utziz.

Metodo honen hainbat aipamen:
-Garapen induktiboa da, orokorretik zehatzera. (mahaiaàma/haia)
-Ikusmenean entzumenean baino oinarritzen da à ideobisuala (mahaia adibidez, hitz hau mahai bat dela dakigu hitz hau arbitrarioa eta abstraktua delako)
                ·Abstraktua: hitza/objektua lotura, fisikorik ez duelako.
                ·Arbitrarioa: edozein gauza adostu daiteke “mahaia” bezala, baina hori aukeratu da.
-Eskola aktiboa da.
-Memoria bisual/fotografikoa oso garrantzitsua da.




Umeak gurasoen islada


Umeek etxean dute lehenengo heziketa eredua. Neska-mutilak haien gurasoen izateko eran, egoera ezberdinetan jokatzeko moduan, jokamoldetan... oinarritzen dira. Etxean ikusten dutena ikasten dute. Eta eskolan, kalean, lagunekin... ikasi duten jarrera izango dute.

Argi dago eskolak umeen heziketa dutela oinarri, baina etxean ikasten dutena indar handiagoa izan ohi du. Orduan, nahiz eta eskolak printzipio egokiak eta heziketa formala ezarri, etxean hori indartzen ez badute ez du ezertarako balio izango.

Orduan, umeen heziketa guraso eta eskolen gauza da, bien arteko elkarlana izan behar da arrakastatsua izan dadin.

Bideoan ikusten da nola aita batek bere semeari printzio ez egokiak irakasten ari zaizkion, nahiz eta umeak jarrera egokia duen, aitak zuzentzen dio eta txarrera eramaten dio.

sábado, 5 de noviembre de 2011

Umeen heziketa etxean



Umeen hezkuntzaren parte handi bat eskolan ematen da. Bertan, hainbat irakasgaiak lantzen dira, jokamoldeak, haien irudimena lantzen da... Baina hau guztia, Eduard Estivilek esaten duen moduan, etxean hazi behar da. Umeen hezkuntza gurasoek hazi behar dute etxean. Neska-mutilek eskolara ailegatu behar dira hainbat ezagutzekin, oinarri batekin. 



lunes, 17 de octubre de 2011

Nire bloga

Aurreko sarreran esan dudan moduan, irakasteko metodoak arreta deitzen didate. Ezinbesteko pausua da ikasle eta irakaslearen arteko harremana ona izan dadin eta ikasleek irakasleek eskainitako jakintzak ulertzeko eta bereganatzeko. Edukiaren arabera ikasketa metodo bat edo beste bat erabiliko da. Ikaslearen izaera eragina du ere. Hau guztia dela eta, blog hau erabili nahiko nuke metodo ezberdinak eskaintzeko, batez ere informatikarekin zerikusia duten metodoak. Jolasak, erronkak, bideoak, ariketak... aurkitzea espero dut.



Nire buruaren aurkezpena


Ane Ibarrola naiz, Laudiokoa, baina Luiaondon bizi naiz nire amarekin. 20 urte ditut eta gutxi barru 21 beteko ditut. Txikitatik animaliak eta kirolak gustuko ditut. 5 urte nituenetik igeriketa egin dut, eta azken 3 urte hauetan ume txikiei igeriketa klaseak ematen dizkiet. Ume batzuk igeri egiten badakite, baina beste batzuek ezer jakin gabe datoz. Azken bolada honetan teknologia berriei gustuoa eta interesa hartu diet. Alde batetik, oraina eta geroa baitira, eta beste aldetik nire mutila oso jakintsua da gai hauetan eta asko irakasten didalako, edo saiatzen da gutxienez. Espero dut IKT klase hauetan gehiago ikastea eta gure ikasleei irakasten jakitea eta prest egotea haien jakintzei aurre egin ahal izateko. Umeei dagokionez, haien hezkuntzari dagokionez, asko gustatzen zait eta arreta deitzen dit, neska mutilek jakintza berriak ikasteko erabiltzen dituzten estrategiak. Igeriketan adibidez, ikasle batzuei ariketaren bat lortzeko zailtasunak dituzte. Orduan, beti egiten ditut ahaleginak ariketaren helburua lor dezaten. Horretarako estrategia ezberdinak erabiltzen ditut, ikaslearen eta ariketaren arabera. Irakaskuntza estrategiak eta ikasketa metodologia asko gustatzen zait. gaur egun, eta urte batzuk barru, seguru aski teknologiak izango direla ikasteko modu bat, beraz, hauek bereganatzea eta ezagutzea gustatuko litzaidake.