lunes, 28 de noviembre de 2011

Bikien arteko hitzaldia




Bideo hau oso dibertigarria iruditzen zait. Hilabete batzuk baino ez dituzten bi anai bikiak haien artean izaten dute hizketaldi interesgarri (dirudienez) eta sakona. Helduek ez dugu piperrik ulertzen, baina ikusten denez haien artean oso ondo ulertzen dute elkar eta minutuak egoten dira hizketan. Hori bai da bikien arteko konexioa eta ez besterik.

Códigos QR / Qr Codes

Marshmallow testa




Bideo honetan Marshmallow-ren testa jartzen dute praktikan. Test hau honetan datza: ikertzaileak ume bati gozoki bat ematen dio. Gozokia jaten ez badu ikertzaileak kanpoan dagoen bitartean, beste gozoki bat izango du sari moduan. Baina jaten badu, ez du beste gozoki bat izango.

Ume batzuk ez dute segundo bat ere ez itxaroten. Beste batzuek minuturen bat itxaroten dute, baina tentazioak gainditzen du eta jaten dute. Eta beste batzuek itxaroten dute eta ez dute jaten, beste bat lortzeko. Ume hauek teknika ezberdinak erabiltzen dituzte gozokia ez jateko: abestea, aldeetara begiratzea, gozokia usaintzea, ukitzea, zati oso txikiak hartzea, beste gauza bati buruz hitz egitea edo pentsatzea... Eta azkenean lortu egiten dute.

Test honen ondorioa edo helburua hurrengoa izango litzateke: umeek ea zer nahiago duten, pazientzia ukitzea eta sari bikoitza izatea, ala ez itxarotea eta sari bakar bat lortzea. Emaitzak askotarikoak dira, batzuek ez dute itxaroten, beste batzuek saiatzen dira itxaroten baina tentazioak gaindintzen du eta beste batzuek, askok esango nuke nik, itxaroten dute.

Códigos QR / Qr Codes

domingo, 27 de noviembre de 2011

Balore egokiak


Umeak balore egokietan ezituz gero, bideoan ikusten dugun eogera aurki dezakegu. Gure umeak eskuzabalak, gauzak banatu behar direla, laguntza eskaini behar dela, empatia izan behar duela... Hau etxean irakatsi egin behar da, baina eskolan balore hauek indartu egin behar dira, bertan baloreak praktikan jarri ahal direlako.

Irakasle eta ikasleen arteko harremanak


3 metodo ezberdin daude irakasle eta ikasleen arteko harremanari dagokionez

Bakarkako metodoa: Hezkuntza ikasle bakar batentzako zuzendua denean. Oso egokia da arrazoiren batengatik ikasle batek klasean atzeratuta joaten denean.
Elkarrekiko metodoa: Kasu honetan, irakasleak bere ikasleak zuzentzen ditu haien ikaskideei irakasteko. Hau da, ikasleek beraiek  haien ikaslagunei laguntzeko eta irakasteko.
Taldeko metodoa: Metodoa taldekoa da irakasle batek ikasle asko dituenean. Metodo hau ekonomikoagoa izateaz aparte, demokratikoagoa da ere. 






sábado, 26 de noviembre de 2011

Piageten metodoa


Bideo honetan aurreko sarreran azaldutako Piageten etapak azaltzen dira. Adin ezberdinak agertzen dira eta bakoitzaren garapen mentalaren egoera agertzen da. Oso ondo ikusten da adin gehiago izan ahala arrazonamendu handiagoa dutela.

Orduan, garapen mentalaren arabera, ikaskuntza metodo bat edo beste bat erabili beharko da.


Piageten garapen etapak


PIAGETEN GARAPEN ETAPAK

Piagetek pertsonen garapen psikikoa jaiotzen direnetik helduak diren arte zatitzen du. Umeak ingurunera  moldatzeko kapazitatearekin eta beharrarekin jaiotzen dira. Moldapena bi azpi-prozesuetan datza: asimilazioa eta akomodazioa. Batzuetan, arazo batzuekin topatzen dira eta ezin diete aurre egin, orduan, estrategiak berritzen ala eraldatzen dituzte egoera berriari aurre egiteko. Umeak aurretik ezagutza batzuk dituzte eta informazio berria jasotzerakoan ezagutza hauen eskemak eraldatzen dituzte.
Autore honek, gizakiengan hainbat garapen etapa proposatzen ditu, non periodo bakoitzak prozesu eta estruktura mental zehatz batzuetan oinarritzen diren. Hurrengo etapara pasatzeko, gauden etaparen prozesu eta estruktura mentalak heldu eta indartu behar ditugu.

Sentsore-motore etapa
Jaiotzen denetik 2 urte arte. Umeak jaiotzen denean, bere mundua mugimendu akzioetara eta pertzepzio sentsorialera enfokatzen da. lehenengo urtea bukatzen denean, bere pertzepziotik kanpo dauden objektuen iraunkortasuna ezagutzen du. Baita, objektiboak  bilatzea eta soluzio berriak bilatzea garatzen du.

Etapa aurre-operazionala
Bi urtetik 7 urte arte. Periodo honen trantsizioan, umeak gauza batzuk beste gauza batzuen lekua har dezaketela konturatzen da. Umearen pentsamendua barnekoa izatera ere pasatzen da. Barnean eraikitzen diren errepresentazioak: imitazioa, jolas sinbolikoak, irudi mentala eta hizkeraren garapen azkarra izango da.

Eragiketa konkretuen etapa
7 eta 11 urteren artean. Umeak pentsamendu logikoa erabiltzen hasten da objektu fisikoen artean. Egin duen prozesuan, atzera egin dezake, egin duen bidea berregin edo jakin dezake. Umeak ere, bi edo aldagai gehiago mentalki atxiki ditzake.

Operazio formalen etapa
11 eta 15 urteren artean ematen den etapa. Errealitate konkretua baino harago pentsatzeko trebetasuna da bereizgarri. 



viernes, 25 de noviembre de 2011

Ikaskuntza metodoen klasifikazioa


Ikaskuntza metodoen klasifikazioa

Normalean  metodoen klasifikazioa egiterako mementoan, esperientzia eta ikerketa propioetan egin ohi da. Baina kasu honetan, autoreak ohiko klasifikazioetan oinarrituko da, guztiok ezagutzen duten hizkuntza eta terminologia erabiltzen baitu. Hala ere, nomenklatura pixka bat aldatzea erabaki du, gaur egungo egoeretara moldatzeko.

Errazonamenduaren formari dagokion metodoak.

            1.Metodo deduktiboa.
Ikasten dena orokorretik partikularrera eramaten da. Irakasleak kontzeptuak, printzipioak edo definizioak  aurkezten ditu. Orduan, hauetatik konklusioak eta ondorioak ateratzen dira, edo kasu partikularrak aztertzen dira baieztapen orokorretan oinarriturik. Metodo hau oso baliagarria da kontzeptuak, printzipioak, definizioak, formulak edo legeak ikaslearengandik oso ondo bereganatuta daudenean, hauetatik dedukzioak sortzen direlako. Lana saihesten du eta denbora aurrezten du.

            2.Metodo induktiboa.
Ikasten dena kasu partikularretatik aurkezten da eta zuzentzen duen printzipio orokorra aurkitzera iradokitzen da. Metodo aktiboa da. Esperientzian, partaidetzan eta gertaeretan  oinarritzen da. Hau da, partikularretik orokorrera doa. Metodo hau egokia da printzipioak lortzeko eta hauetatik abiatuz metodo deduktiboa erabiltzeko. Normalean ikasgeletan aldrebes egiten da.

            3.Metodo analogiko edo konparatiboak.
Partikularretik partikularrera. Erakusten diren datu partikularrak konparaketak ezartzea onartzen dutenean.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Ikasketa moduak



Ikasketa moduak


Ikasle guztiek ez dute modu berean ikasten. Batzuei estimulu bisuala ailegatzen zaie lehenago, beste batzuei entzunezkoa, ukimenezkoa edo zinestetikoa ailegatzen zaie. Honen arabera errendimendu akademikoa altuagoa ala baxuagoa izango du.

-Entzumenezko ikasketa:
Belarritik ailegatzen zaizuna, zure klaseetan jasotzen duzuna edo besteek azaltzen dizutena, askoz hobeto menperatzen duzu eta hobeto ikasten duzu. Trebetasun hau aprobetxatzeko, hitzaldietara , konferentzia eta batzarretara joatea, gustuko dituzun gaiei buruzko dokumentalak ikustea … komenigarria izango litzateke. Modu honetan askoz gehiago ikasiko duzu liburuekin ala apunteekin baino.

-Ikasketa bisuala:
Pertsona hauek askoz errazago ikasten dute begietatik ikusten dutenaren bitartez. Irakaslearen azalpenak ez dira nahikoak eta eskemak ala zure kabuz materia begiratu behar duzu informazioa hobeto menperatzeko, orduan, memoria fotografikoa duzula esangura du.

-Ukimenezko ikasketa:
Ikasketa hau praktikoa da, ez teorikoa. Azalpen teorikoak ez dira oso erabilgarria eta azalpen praktikoak beharrezkoak dira informazioa menperatzeko.  Adibidez, gehiketa bat hobeto ulertuko duzu objektuak erabiltzen badituzu: arkatzak, kutxak, kanikak… Kimikan, azaltzen dizkizuten formulak praktikan jartzea nahiago izango duzu…

-Ikasketa zinestetikoa:
Gauzak mugimenduaren bidez azaltzen badituzu, antzerki bat irudikatuko bazenu bezala, gorputzeko lengoaia eta ikasketa zinestetikoa duzula esangura du. Honi lagunduko lioke antzerkietara, museoetara … joaten. 

domingo, 13 de noviembre de 2011

Declory metodoa


DECLORY METODOA

 Metodo honek “Eskola umearentzako izan behar da, ez umea eskolarentzako” dela dio. Metodo hau 1907. urtean jaio zen  Ovidio Abercrombi & Fitch doktorearengandik, 1871. urtean jaiotakoa. Ovidiok mediku eta psikologikoa zen.

Metodo honen oinarri nagusiak hauek dira:
-L. Ermitage eskolan zegoen lema: “Escuela para la vida, por la vida”. Umearentzako errespetua eta pertsonalitatea adierazteko.
-Askatasun printzipioa, gaur egun arte mantendu egin dena.
-Eskolaren hezkuntza ideala hezitzaileak bilatzea.
-Umeak jarrera pasiboa izatera egoten zen diziplina zurrunaren oposizioa. Umea askatasunarekin eta espontanietatearekin aritzea uzten ez zaiolako. Eta ikasten zuenaren interesak ez ziren kontuan hartzen.
-Ingurune eskolarra antolatu, umeak hor motibazioa  aurki dadin.
-Honako hau proposatzen du: ahalik eta klase homogeneoak antolatu, 20-25 ikasle bakoitzean. 
-Eskola aktiboa izan behar du, umeari jolasari eta ezinegonaren joerak espresatu. Ç
-Naturaren behaketa hartuko da oinarritzat umeen interesa eta intuizioa pizteko.

Decloryren ustetan, hauek dira umearen beharrak:
-Elikatzea.
-Kanpoko gogorkerien kontra defendatzeko beharra.
-Arriskuen eta etsaien aurka defendatzeko beharra.
-Solidarioki lan egiteko beharra, entretenitzeko eta espiritualki eta normalki formatzeko beharra.

Metodo honen etapak hauek dira:
-Behaketa.
-Asoziazioa.
-Espresioa.

Metodo honek irakaskuntza ideobisuala planteatzen du, esaldi eta hitzen bidez eta, batez ere,  ikusmenean zentratzen da entzumena alde batera utziz.

Metodo honen hainbat aipamen:
-Garapen induktiboa da, orokorretik zehatzera. (mahaiaàma/haia)
-Ikusmenean entzumenean baino oinarritzen da à ideobisuala (mahaia adibidez, hitz hau mahai bat dela dakigu hitz hau arbitrarioa eta abstraktua delako)
                ·Abstraktua: hitza/objektua lotura, fisikorik ez duelako.
                ·Arbitrarioa: edozein gauza adostu daiteke “mahaia” bezala, baina hori aukeratu da.
-Eskola aktiboa da.
-Memoria bisual/fotografikoa oso garrantzitsua da.




Umeak gurasoen islada


Umeek etxean dute lehenengo heziketa eredua. Neska-mutilak haien gurasoen izateko eran, egoera ezberdinetan jokatzeko moduan, jokamoldetan... oinarritzen dira. Etxean ikusten dutena ikasten dute. Eta eskolan, kalean, lagunekin... ikasi duten jarrera izango dute.

Argi dago eskolak umeen heziketa dutela oinarri, baina etxean ikasten dutena indar handiagoa izan ohi du. Orduan, nahiz eta eskolak printzipio egokiak eta heziketa formala ezarri, etxean hori indartzen ez badute ez du ezertarako balio izango.

Orduan, umeen heziketa guraso eta eskolen gauza da, bien arteko elkarlana izan behar da arrakastatsua izan dadin.

Bideoan ikusten da nola aita batek bere semeari printzio ez egokiak irakasten ari zaizkion, nahiz eta umeak jarrera egokia duen, aitak zuzentzen dio eta txarrera eramaten dio.

sábado, 5 de noviembre de 2011

Umeen heziketa etxean



Umeen hezkuntzaren parte handi bat eskolan ematen da. Bertan, hainbat irakasgaiak lantzen dira, jokamoldeak, haien irudimena lantzen da... Baina hau guztia, Eduard Estivilek esaten duen moduan, etxean hazi behar da. Umeen hezkuntza gurasoek hazi behar dute etxean. Neska-mutilek eskolara ailegatu behar dira hainbat ezagutzekin, oinarri batekin.