PIAGETEN GARAPEN ETAPAK
Piagetek
pertsonen garapen psikikoa jaiotzen direnetik helduak diren arte zatitzen du. Umeak
ingurunera moldatzeko kapazitatearekin
eta beharrarekin jaiotzen dira. Moldapena bi azpi-prozesuetan datza:
asimilazioa eta akomodazioa. Batzuetan, arazo batzuekin topatzen dira eta ezin
diete aurre egin, orduan, estrategiak berritzen ala eraldatzen dituzte egoera
berriari aurre egiteko. Umeak aurretik ezagutza batzuk dituzte eta informazio
berria jasotzerakoan ezagutza hauen eskemak eraldatzen dituzte.
Autore
honek, gizakiengan hainbat garapen etapa proposatzen ditu, non periodo
bakoitzak prozesu eta estruktura mental zehatz batzuetan oinarritzen diren.
Hurrengo etapara pasatzeko, gauden etaparen prozesu eta estruktura mentalak heldu
eta indartu behar ditugu.
Sentsore-motore etapa
Jaiotzen
denetik 2 urte arte. Umeak jaiotzen denean, bere mundua mugimendu akzioetara eta
pertzepzio sentsorialera enfokatzen da. lehenengo urtea bukatzen denean, bere
pertzepziotik kanpo dauden objektuen iraunkortasuna ezagutzen du. Baita,
objektiboak bilatzea eta soluzio berriak
bilatzea garatzen du.
Etapa aurre-operazionala
Bi
urtetik 7 urte arte. Periodo honen trantsizioan, umeak gauza batzuk beste gauza
batzuen lekua har dezaketela konturatzen da. Umearen pentsamendua barnekoa
izatera ere pasatzen da. Barnean eraikitzen diren errepresentazioak: imitazioa,
jolas sinbolikoak, irudi mentala eta hizkeraren garapen azkarra izango da.
Eragiketa konkretuen etapa
7
eta 11 urteren artean. Umeak pentsamendu logikoa erabiltzen hasten da objektu
fisikoen artean. Egin duen prozesuan, atzera egin dezake, egin duen bidea
berregin edo jakin dezake. Umeak ere, bi edo aldagai gehiago mentalki atxiki
ditzake.
Operazio formalen etapa
No hay comentarios:
Publicar un comentario