Normalean
metodoen klasifikazioa egiterako
mementoan, esperientzia eta ikerketa propioetan egin ohi da. Baina kasu
honetan, autoreak ohiko klasifikazioetan oinarrituko da, guztiok ezagutzen
duten hizkuntza eta terminologia erabiltzen baitu. Hala ere, nomenklatura pixka
bat aldatzea erabaki du, gaur egungo egoeretara moldatzeko.
Errazonamenduaren formari
dagokion metodoak.
1.Metodo
deduktiboa.
Ikasten
dena orokorretik partikularrera eramaten da. Irakasleak kontzeptuak,
printzipioak edo definizioak aurkezten
ditu. Orduan, hauetatik konklusioak eta ondorioak ateratzen dira, edo kasu
partikularrak aztertzen dira baieztapen orokorretan oinarriturik. Metodo hau
oso baliagarria da kontzeptuak, printzipioak, definizioak, formulak edo legeak
ikaslearengandik oso ondo bereganatuta daudenean, hauetatik dedukzioak sortzen
direlako. Lana saihesten du eta denbora aurrezten du.
2.Metodo
induktiboa.
Ikasten
dena kasu partikularretatik aurkezten da eta zuzentzen duen printzipio orokorra
aurkitzera iradokitzen da. Metodo aktiboa da. Esperientzian, partaidetzan eta
gertaeretan oinarritzen da. Hau da,
partikularretik orokorrera doa. Metodo hau egokia da printzipioak lortzeko eta
hauetatik abiatuz metodo deduktiboa erabiltzeko. Normalean ikasgeletan aldrebes
egiten da.
3.Metodo
analogiko edo konparatiboak.
Partikularretik
partikularrera. Erakusten diren datu partikularrak konparaketak ezartzea
onartzen dutenean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario