Zer da
hiperaktibitatea? Edo hobeto esanda, zertan ari gara ume bati arreta falta
hiperaktibitateagatik diagnostikatu egiten diogunean? Hobeto uler dezagun,
honek esan nahi du oso ume urduria dela eta arreta falta nabaria duela.
Hiperaktibitatea
normaltzat hartzen da umeen etapa zehatz batean, 2 eta 3 urteren artean. Umea
geldiezina izatea ez du esan nahi sintomatologia hau daukanik. Honek eragiten
duen arreta falta eta urduritasun konstantea dira, gurasoak medikuarenera
joaten direnean lehenengo zalatzen dituzten sintomak, irakasleek eta
hezitzaileek ohartarazita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario