domingo, 15 de diciembre de 2013

MOOC

Galderak erantzuten hasi baino lehen, MOOC-ak zer diren aipatu beharra dago, “MOOC: Masive Open Online Course”. Hau esanda, jarraian galderak erabiliz MOOC hauen definizio potoloa emango dut.
1.          Nola ikasten da MOOC-etan?
MOOC-en bidez, modu berri eta ezberdin batean ikas dezakegu. MOOC-ak online ikastaroak dira, non ikasleek protagonistak diren eta %100-eko praktikotasuna izaten duten. Ikasleak erabakitzen du noiz, zer eta zenbat ikasi duen. Horretarako, ikastaroa sortzen eta gidatzen duen irakasleak pauta batzuk eskeiniko ditu ikasleek oinarri moduan izateko. Hauetatik habiatuta, ikasleak erabakiko du zer eta noiz ikasi, baita zein erramienta erabiliko duen, smartphona, tableta, ordenagailua… ikastaroa aurrera eramateko. Ordutegirik ez duenez, ikasleak ez du hauek sorrarazten duten larritasunak eta estresak izaten. Hala ere, ikastaro gehienek, hasteko eta amaitzeko epe bat daukate.
Gainera, ikastaro hauek komunitatean egiten dira, hau da, beste ikasleekin egiten dira. Modu honetan, laguntza eska dezake ikasleak, bere lanak kompartitu dezake, foroetan eztabaidatu dezake… guztiok guztiotatik ikasiz. Ikaskuntza/irakaskuntza guztiz iraultzailea sortu da.
2.          Nolakoa izan behar da MOOC bat arrakastatsua izateko?
MOOC-ak arrakastatsuak izateko hainbat ezaugarri izan edo jarraitu behar ditu. Hasteko, eskaintzen dituen gaiak edo edukiak helburuekin bat etorri behar dira, baita interesanteak eta baliagarriak ere. Eskaintzen diren jarduerak eta informazioa modu argi eta antolatu batean agertu behar dira, ikasleak erraz uler ditzan. Ikastaroa sortzen duen irakasleak kontuan izan behar du izan ditzakeen ikasleek gaiari buruz ezer ez jakin dezaketela, hori dela eta aurreko ezaugarriak bete behar dira. Gainera, ikasleak askotarikoak izan daitezeke, 15 urteetatik 70 urtera arte.
Hizkuntza ere kontuan hartu behar da. Oso komenigarria izango litzateke hizkuntza bat baino gehiagotan eskaintzea. Esate baterako, gaztelania eta ingeleran, azpitituluak badira ere. Ikastaroa online denez, ikasleak edonongoak izan daitezke, hau, gainera, MOOC-en abantaila da, mundiala dela.
Beste ezaugarri bat duten bateragarritasuna da. Hau da, edonondik MOOC-era sartu ahal izatea, edonondik MOOC-a aurrera eraman ahal izatea eta edonondik MOOC-era lanak igo ahal izatea. Edonondik esaten dudanean tablet, smartphone edota ordenagailutik lan egin ahal izatea esagure dut. Gainera, iOS, android, windows phone… sistema operatiboetan bateragarri izatea ezinbestekoa da.
Eta interesgarri ikusten dudan azkeneko ezaugarria ebaluatzeko modua da. Batzuetan irakaslea da ebaluatzailea eta beste askotan ikaslea bera. Bata zein bestean, helburuak lortu ditugun eta benetan edukiak ikasi ditugula ebaluatzeko tresna egokiak eskaini beharko dituzte.

3.          Zer nolako garrantzia eta funtzioa dute Sare Sozialek MOOC-en bidezko ikasketan?
MOOC-ak, lehen esan bezala, online dira, beraz, online badira mundialak izango dira. Ikaslea denez protagonista printzipala, oso lagungarria izaten da beste ikasleekin harremanetan egotea, zalantzak, galderak, eztabaidak, iradokiak… eskaintzeko. Guztiok dakigunez, besteekin harremanetan egoteko erramienta egokienak sare sozialak dira. Hori dela eta, sare sozialak paper oso garrantzitsua dute ikastaro hauetan. Sare sozialak hurrengoak izan daitezke: facebook, tuenti, twitter, google +, google drive eta ikastaroko foro bera.







Ane Ibarrola
L.H.4.maila


sábado, 14 de diciembre de 2013



e-learning plataforma kontzeptuaz sakondu eta bere ezaugarriak eta erramintak aztertu ditut podcast honetan.

https://ia601004.us.archive.org/34/items/IktPodcast/Ikt%20Podcast.m4a

https://archive.org/details/IktPodcast )


Nire PLE-a mindomo bidez sortu dut. Argazkia dutenek gehien gustatzen zaizkidanak dira. 


MOOC-ak zer diren azaltzen dut glogster honen bitartez:

http://dobleiba.edu.glogster.com/ikt-mooc


Gehien eta gutxien erabiltzen ditudan web guneak/tresnak

4.astea, 2.jarduera
Hurrengo jarduera honetan gehien erabiltzen ditudan (gehien gustatzen zaizkidanak) eta gutxien erabiltzen ditudan (gutxien gustatzen zaizkidanak) web guneak aipatuko ditut. Gainera, web gune hauek dituzten tresnak ere azalduko ditut. Gure ikaskuntza prozesurako erabiltzen ditugun webeko tresnei buruzko eztabaida sortzea eta esperientziak eta iritziak trukatzea espero dut.
Gehien erabiltzen dudan web gunea GOOGLE da. Honek tresna pila ditu lan egin ahal izateko:
    -Google (bilatzailea): Nahi duzuna webean bilatzeko.
    -Googledrive: Dokumentuak idazteko eta besteekin partekatzeko.
    -Gmail: email-ak bidaltzeko eta jasotzeko. Hau da, posta elektroniko zerbitzua.
    -Google+: Lagunen, familiaren, ezagunen…. pertsonen taldeak sortzeko eta kontaktuan egoteko.
     -Blogger: Blogak sortzeko.
     -Google images: Irudiak bilatzeko.
     -Google maps: Munduko edozein lekuko mapa bilatzeko. Gainera, GPS moduan erabil dezakezu.
     -Googlenews: Berriak bilatzeko.
                …

Asko erabiltzen dudan beste web gune bat: FACEBOOK da. Lagunekin eta familiarekin kontaktuan egoteko web gune oso ona delako. Argazkiak, albisteak, bideak, “egoerak”… parteka ditzakezu edozein mementoan, mugikorretan eta tabletetan ere izan dezakezulako facebook-ako aplikazioa. Gainera, jokuak ere baditu, beste pertsonen perfilak ikus ditzakezu, zure musika taldeko perfila ikus dezakezu eta bere azkeneko albisteak irakurri… 

Eta asko erabiltzen dudan azkeneko web gunea: MOODLE da. Unibertsitateko plataforma da, non lanak, apunteak, komentarioak… eskegitzen ditugun, bai irakasleak eta bai ikasleak. Tableta eta mugikorretik erabil dezakegun web gunea da, beraz, oso egokia edozein lekutatik apunteak irakurtzeko ala igotzeko. Irakasleak astero zer egin behar dugun eskegitzen dute, modu honetan, ezin zaigu ahaztu egin beharreko guztia. Gainera, notak eta komentario pribatuak ere igotzen dituzte irakasleek. Oso web gune egokia eguneratua egoteko eta klaseko lanak, komentarioak, notak… ikusteko.


Gutxien erabiltzen ditudan edo hainbeste gustatzen ez zaizkidan web guneak jarraian aipatuko ditudanak dira. Hasteko, WIKIPEDIA noizbait erabili dut, baina ez zait gustatzen edonork bertan informazioa gehitu ahal duelako eta horrek fidagarritasuna kentzen diolako web guneari.

Gutxi erabiltzen dudan beste web gune bat TUENTI da. 16-18 urte nituenean erabiltzen nuen, baina nerabeentzako sare soziala da. Serioagoa iruditzen zait facebook-a eta hau erabiltzen dut sarriago. Tuentian lagun pilo nituen, facebook-ean ere baditut, baina nagusiagoak eta serioagoak, nahiago dut azken hau nerabetasuna duela asko utzi dudalako atzean.

Eta aipatuko dudan azkeneko  tresna GOOGLE TRANSLATE (hiztegia) izango da. Ez da oso hiztegi fidagarria. Askotan egiten dituen itzulpenak okerrak direlako, batez ere euskaran. Hori dela eta, elhuyar edo beste hiztegi batzuk erabiltzea nahiago izaten dut. 

Laburbilduz, hauek dira gehien eta gutxien erabiltzen ditudan web guneak edo web-tresnak. 


viernes, 9 de diciembre de 2011

New York

2011-10-10
New York-eko oporrak bukatzera doaz! Bihar ezingo naiz IKT-ko klaseetara joan, bidaiaren bueltan egongo baitnaiz, espero dut gehiegi ez galtzea eta hurrengo egunean biharkoa errekuperatzea!! (Ipad berria estrenatu dut sarrera honekin, primeran doa!!)

 Liburutegi zentralaren aurreko errepidea

 Rockefeller eraikinetik Central Park

Times Square 

 Brooklyn-etik ikusita Manhattan 


(Arazo bat izan dut eta sarrera ezabatu zait, horregatik berriro egin behar izan dut, baina duela 2 hilabete egin  nuen "originala")

Bullying edo eskola-jazarpena


Bullying edo eskola-jazarpena
·      Zer da Bullying-a?
Bullying-a edo eskola-jazarpena ikasgeletan gora doan arazoa da. Ume bat edo batzuek beste ume bat edo batzuk, fisikoki edota psikologikoki erasotzea da. Krudelkeria da eta biktima izutzea eta  menderatzean datza. Espainian ikasle edo gaztetako %1,6ek jasotzen dute etengabe, eta %5,7 esporadikoki. Baina, INJUVE (Instituto de la Juventud) %3ra igotzen du etengabe jasotzen duten umeen ehunekoa. Eta, gainera, umeen %16a onartzen du parte hartu dutela noizbait eraso batean. Bestetik, IDEA (Instituto de Evaluación y Asesoramiento Educativo)  aipatzen du ikasleen %49k esan dutela kritikatuak edo iraunduak izan direla eskolan eta %13,4ak onartzen du bere ikaskideei jo dituztela.

·      Hainbat bullying edo eskola-jazarpen mota daude:
-Fisikoa: Ostikadak, ukabilkadak, koskak, bultzadak… ematea, agresioak objektuekin… Lehen hezkuntzan gehiago ematen dira bigarrenean baino.
-Ahozkoa: Ezizena jartzea, laidotzea, mespretxua pubilkoan, defektu fisikoak nabarmentzea, mugikorra erabiltzea biktima beldurtzeko, argazkiak ateratzea jotzen duten bitartean eta internetera igotzea… Ohikoena da.
-Psikologikoa: Banakoaren autoestimua hondatzen dute eta beldurrezko sentzasioa gehitzen dute.
-Soziala: Gaztea ikaskideetik eta taldetik banatzea du helburu.

Erasotzaileek haien biktimak aukeratzen badakite. Oharkabe pasatzen diren gazteak, popularrak ez direnak bilatzen dituzte.
Bullying-aren ondorioak asko izan daitezke: depresioa, bakartasuna, antsietatea eta azkenengo kasuan haien burua hiltzea.