Bideo hau oso dibertigarria iruditzen zait. Hilabete batzuk baino ez dituzten bi anai bikiak haien artean izaten dute hizketaldi interesgarri (dirudienez) eta sakona. Helduek ez dugu piperrik ulertzen, baina ikusten denez haien artean oso ondo ulertzen dute elkar eta minutuak egoten dira hizketan. Hori bai da bikien arteko konexioa eta ez besterik.
lunes, 28 de noviembre de 2011
Bikien arteko hitzaldia
Bideo hau oso dibertigarria iruditzen zait. Hilabete batzuk baino ez dituzten bi anai bikiak haien artean izaten dute hizketaldi interesgarri (dirudienez) eta sakona. Helduek ez dugu piperrik ulertzen, baina ikusten denez haien artean oso ondo ulertzen dute elkar eta minutuak egoten dira hizketan. Hori bai da bikien arteko konexioa eta ez besterik.
Marshmallow testa
Bideo honetan Marshmallow-ren testa jartzen dute praktikan. Test hau honetan datza: ikertzaileak ume bati gozoki bat ematen dio. Gozokia jaten ez badu ikertzaileak kanpoan dagoen bitartean, beste gozoki bat izango du sari moduan. Baina jaten badu, ez du beste gozoki bat izango.
Ume batzuk ez dute segundo bat ere ez itxaroten. Beste batzuek minuturen bat itxaroten dute, baina tentazioak gainditzen du eta jaten dute. Eta beste batzuek itxaroten dute eta ez dute jaten, beste bat lortzeko. Ume hauek teknika ezberdinak erabiltzen dituzte gozokia ez jateko: abestea, aldeetara begiratzea, gozokia usaintzea, ukitzea, zati oso txikiak hartzea, beste gauza bati buruz hitz egitea edo pentsatzea... Eta azkenean lortu egiten dute.
Test honen ondorioa edo helburua hurrengoa izango litzateke: umeek ea zer nahiago duten, pazientzia ukitzea eta sari bikoitza izatea, ala ez itxarotea eta sari bakar bat lortzea. Emaitzak askotarikoak dira, batzuek ez dute itxaroten, beste batzuek saiatzen dira itxaroten baina tentazioak gaindintzen du eta beste batzuek, askok esango nuke nik, itxaroten dute.
domingo, 27 de noviembre de 2011
Balore egokiak
Umeak balore egokietan ezituz gero, bideoan ikusten dugun eogera aurki dezakegu. Gure umeak eskuzabalak, gauzak banatu behar direla, laguntza eskaini behar dela, empatia izan behar duela... Hau etxean irakatsi egin behar da, baina eskolan balore hauek indartu egin behar dira, bertan baloreak praktikan jarri ahal direlako.
Irakasle eta ikasleen arteko harremanak
3 metodo ezberdin
daude irakasle eta ikasleen arteko harremanari dagokionez
Bakarkako metodoa: Hezkuntza ikasle bakar batentzako zuzendua
denean. Oso egokia da arrazoiren batengatik ikasle batek klasean atzeratuta
joaten denean.
Elkarrekiko metodoa: Kasu honetan, irakasleak bere ikasleak zuzentzen ditu haien ikaskideei irakasteko.
Hau da, ikasleek beraiek haien
ikaslagunei laguntzeko eta irakasteko.
Taldeko metodoa: Metodoa taldekoa da irakasle batek ikasle asko
dituenean. Metodo hau ekonomikoagoa izateaz aparte, demokratikoagoa da ere.
sábado, 26 de noviembre de 2011
Piageten metodoa
Bideo honetan aurreko sarreran azaldutako Piageten etapak azaltzen dira. Adin ezberdinak agertzen dira eta bakoitzaren garapen mentalaren egoera agertzen da. Oso ondo ikusten da adin gehiago izan ahala arrazonamendu handiagoa dutela.
Orduan, garapen mentalaren arabera, ikaskuntza metodo bat edo beste bat erabili beharko da.
Piageten garapen etapak
PIAGETEN GARAPEN ETAPAK
Piagetek
pertsonen garapen psikikoa jaiotzen direnetik helduak diren arte zatitzen du. Umeak
ingurunera moldatzeko kapazitatearekin
eta beharrarekin jaiotzen dira. Moldapena bi azpi-prozesuetan datza:
asimilazioa eta akomodazioa. Batzuetan, arazo batzuekin topatzen dira eta ezin
diete aurre egin, orduan, estrategiak berritzen ala eraldatzen dituzte egoera
berriari aurre egiteko. Umeak aurretik ezagutza batzuk dituzte eta informazio
berria jasotzerakoan ezagutza hauen eskemak eraldatzen dituzte.
Autore
honek, gizakiengan hainbat garapen etapa proposatzen ditu, non periodo
bakoitzak prozesu eta estruktura mental zehatz batzuetan oinarritzen diren.
Hurrengo etapara pasatzeko, gauden etaparen prozesu eta estruktura mentalak heldu
eta indartu behar ditugu.
Sentsore-motore etapa
Jaiotzen
denetik 2 urte arte. Umeak jaiotzen denean, bere mundua mugimendu akzioetara eta
pertzepzio sentsorialera enfokatzen da. lehenengo urtea bukatzen denean, bere
pertzepziotik kanpo dauden objektuen iraunkortasuna ezagutzen du. Baita,
objektiboak bilatzea eta soluzio berriak
bilatzea garatzen du.
Etapa aurre-operazionala
Bi
urtetik 7 urte arte. Periodo honen trantsizioan, umeak gauza batzuk beste gauza
batzuen lekua har dezaketela konturatzen da. Umearen pentsamendua barnekoa
izatera ere pasatzen da. Barnean eraikitzen diren errepresentazioak: imitazioa,
jolas sinbolikoak, irudi mentala eta hizkeraren garapen azkarra izango da.
Eragiketa konkretuen etapa
7
eta 11 urteren artean. Umeak pentsamendu logikoa erabiltzen hasten da objektu
fisikoen artean. Egin duen prozesuan, atzera egin dezake, egin duen bidea
berregin edo jakin dezake. Umeak ere, bi edo aldagai gehiago mentalki atxiki
ditzake.
Operazio formalen etapa
viernes, 25 de noviembre de 2011
Ikaskuntza metodoen klasifikazioa
Normalean
metodoen klasifikazioa egiterako
mementoan, esperientzia eta ikerketa propioetan egin ohi da. Baina kasu
honetan, autoreak ohiko klasifikazioetan oinarrituko da, guztiok ezagutzen
duten hizkuntza eta terminologia erabiltzen baitu. Hala ere, nomenklatura pixka
bat aldatzea erabaki du, gaur egungo egoeretara moldatzeko.
Errazonamenduaren formari
dagokion metodoak.
1.Metodo
deduktiboa.
Ikasten
dena orokorretik partikularrera eramaten da. Irakasleak kontzeptuak,
printzipioak edo definizioak aurkezten
ditu. Orduan, hauetatik konklusioak eta ondorioak ateratzen dira, edo kasu
partikularrak aztertzen dira baieztapen orokorretan oinarriturik. Metodo hau
oso baliagarria da kontzeptuak, printzipioak, definizioak, formulak edo legeak
ikaslearengandik oso ondo bereganatuta daudenean, hauetatik dedukzioak sortzen
direlako. Lana saihesten du eta denbora aurrezten du.
2.Metodo
induktiboa.
Ikasten
dena kasu partikularretatik aurkezten da eta zuzentzen duen printzipio orokorra
aurkitzera iradokitzen da. Metodo aktiboa da. Esperientzian, partaidetzan eta
gertaeretan oinarritzen da. Hau da,
partikularretik orokorrera doa. Metodo hau egokia da printzipioak lortzeko eta
hauetatik abiatuz metodo deduktiboa erabiltzeko. Normalean ikasgeletan aldrebes
egiten da.
3.Metodo
analogiko edo konparatiboak.
Partikularretik
partikularrera. Erakusten diren datu partikularrak konparaketak ezartzea
onartzen dutenean.
lunes, 21 de noviembre de 2011
Ikasketa moduak
Ikasketa moduak
Ikasle guztiek ez dute modu berean ikasten. Batzuei estimulu bisuala ailegatzen
zaie lehenago, beste batzuei entzunezkoa, ukimenezkoa edo zinestetikoa
ailegatzen zaie. Honen arabera errendimendu akademikoa altuagoa ala baxuagoa
izango du.
-Entzumenezko
ikasketa:
Belarritik ailegatzen zaizuna, zure klaseetan jasotzen duzuna edo besteek
azaltzen dizutena, askoz hobeto menperatzen duzu eta hobeto ikasten duzu. Trebetasun
hau aprobetxatzeko, hitzaldietara , konferentzia eta batzarretara joatea, gustuko
dituzun gaiei buruzko dokumentalak ikustea … komenigarria izango litzateke. Modu
honetan askoz gehiago ikasiko duzu liburuekin ala apunteekin baino.
-Ikasketa
bisuala:
Pertsona hauek askoz errazago ikasten dute begietatik
ikusten dutenaren bitartez. Irakaslearen azalpenak ez dira nahikoak eta eskemak
ala zure kabuz materia begiratu behar duzu informazioa hobeto menperatzeko, orduan,
memoria fotografikoa duzula esangura du.
-Ukimenezko
ikasketa:
Ikasketa hau praktikoa da, ez teorikoa. Azalpen teorikoak
ez dira oso erabilgarria eta azalpen praktikoak beharrezkoak dira informazioa
menperatzeko. Adibidez, gehiketa bat
hobeto ulertuko duzu objektuak erabiltzen badituzu: arkatzak, kutxak, kanikak…
Kimikan, azaltzen dizkizuten formulak praktikan jartzea nahiago izango duzu…
-Ikasketa
zinestetikoa:
domingo, 13 de noviembre de 2011
Declory metodoa
DECLORY
METODOA
Metodo
honen oinarri nagusiak hauek dira:
-L.
Ermitage eskolan zegoen lema: “Escuela para la vida, por la vida”. Umearentzako
errespetua eta pertsonalitatea adierazteko.
-Askatasun
printzipioa, gaur egun arte mantendu egin dena.
-Eskolaren
hezkuntza ideala hezitzaileak bilatzea.
-Umeak
jarrera pasiboa izatera egoten zen diziplina zurrunaren oposizioa. Umea
askatasunarekin eta espontanietatearekin aritzea uzten ez zaiolako. Eta ikasten
zuenaren interesak ez ziren kontuan hartzen.
-Ingurune
eskolarra antolatu, umeak hor motibazioa
aurki dadin.
-Honako
hau proposatzen du: ahalik eta klase homogeneoak antolatu, 20-25 ikasle
bakoitzean.
-Eskola
aktiboa izan behar du, umeari jolasari eta ezinegonaren joerak espresatu. Ç
-Naturaren
behaketa hartuko da oinarritzat umeen interesa eta intuizioa pizteko.
Decloryren
ustetan, hauek dira umearen beharrak:
-Elikatzea.
-Kanpoko
gogorkerien kontra defendatzeko beharra.
-Arriskuen
eta etsaien aurka defendatzeko beharra.
-Solidarioki
lan egiteko beharra, entretenitzeko eta espiritualki eta normalki formatzeko
beharra.
Metodo
honen etapak hauek dira:
-Behaketa.
-Asoziazioa.
-Espresioa.
Metodo
honek irakaskuntza ideobisuala planteatzen du, esaldi eta hitzen bidez eta,
batez ere, ikusmenean zentratzen da
entzumena alde batera utziz.
Metodo honen hainbat aipamen:
-Garapen
induktiboa da, orokorretik zehatzera. (mahaiaàma/haia)
-Ikusmenean
entzumenean baino oinarritzen da à ideobisuala (mahaia adibidez, hitz hau mahai bat dela dakigu hitz hau
arbitrarioa eta abstraktua delako)
·Abstraktua: hitza/objektua
lotura, fisikorik ez duelako.
·Arbitrarioa: edozein gauza
adostu daiteke “mahaia” bezala, baina hori aukeratu da.
-Eskola
aktiboa da.
-Memoria
bisual/fotografikoa oso garrantzitsua da.
Umeak gurasoen islada
Umeek etxean dute lehenengo heziketa eredua. Neska-mutilak haien gurasoen izateko eran, egoera ezberdinetan jokatzeko moduan, jokamoldetan... oinarritzen dira. Etxean ikusten dutena ikasten dute. Eta eskolan, kalean, lagunekin... ikasi duten jarrera izango dute.
Argi dago eskolak umeen heziketa dutela oinarri, baina etxean ikasten dutena indar handiagoa izan ohi du. Orduan, nahiz eta eskolak printzipio egokiak eta heziketa formala ezarri, etxean hori indartzen ez badute ez du ezertarako balio izango.
Orduan, umeen heziketa guraso eta eskolen gauza da, bien arteko elkarlana izan behar da arrakastatsua izan dadin.
Bideoan ikusten da nola aita batek bere semeari printzio ez egokiak irakasten ari zaizkion, nahiz eta umeak jarrera egokia duen, aitak zuzentzen dio eta txarrera eramaten dio.
sábado, 5 de noviembre de 2011
Umeen heziketa etxean
Umeen hezkuntzaren parte handi bat eskolan ematen da. Bertan, hainbat irakasgaiak lantzen dira, jokamoldeak, haien irudimena lantzen da... Baina hau guztia, Eduard Estivilek esaten duen moduan, etxean hazi behar da. Umeen hezkuntza gurasoek hazi behar dute etxean. Neska-mutilek eskolara ailegatu behar dira hainbat ezagutzekin, oinarri batekin.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)