domingo, 15 de diciembre de 2013

MOOC

Galderak erantzuten hasi baino lehen, MOOC-ak zer diren aipatu beharra dago, “MOOC: Masive Open Online Course”. Hau esanda, jarraian galderak erabiliz MOOC hauen definizio potoloa emango dut.
1.          Nola ikasten da MOOC-etan?
MOOC-en bidez, modu berri eta ezberdin batean ikas dezakegu. MOOC-ak online ikastaroak dira, non ikasleek protagonistak diren eta %100-eko praktikotasuna izaten duten. Ikasleak erabakitzen du noiz, zer eta zenbat ikasi duen. Horretarako, ikastaroa sortzen eta gidatzen duen irakasleak pauta batzuk eskeiniko ditu ikasleek oinarri moduan izateko. Hauetatik habiatuta, ikasleak erabakiko du zer eta noiz ikasi, baita zein erramienta erabiliko duen, smartphona, tableta, ordenagailua… ikastaroa aurrera eramateko. Ordutegirik ez duenez, ikasleak ez du hauek sorrarazten duten larritasunak eta estresak izaten. Hala ere, ikastaro gehienek, hasteko eta amaitzeko epe bat daukate.
Gainera, ikastaro hauek komunitatean egiten dira, hau da, beste ikasleekin egiten dira. Modu honetan, laguntza eska dezake ikasleak, bere lanak kompartitu dezake, foroetan eztabaidatu dezake… guztiok guztiotatik ikasiz. Ikaskuntza/irakaskuntza guztiz iraultzailea sortu da.
2.          Nolakoa izan behar da MOOC bat arrakastatsua izateko?
MOOC-ak arrakastatsuak izateko hainbat ezaugarri izan edo jarraitu behar ditu. Hasteko, eskaintzen dituen gaiak edo edukiak helburuekin bat etorri behar dira, baita interesanteak eta baliagarriak ere. Eskaintzen diren jarduerak eta informazioa modu argi eta antolatu batean agertu behar dira, ikasleak erraz uler ditzan. Ikastaroa sortzen duen irakasleak kontuan izan behar du izan ditzakeen ikasleek gaiari buruz ezer ez jakin dezaketela, hori dela eta aurreko ezaugarriak bete behar dira. Gainera, ikasleak askotarikoak izan daitezeke, 15 urteetatik 70 urtera arte.
Hizkuntza ere kontuan hartu behar da. Oso komenigarria izango litzateke hizkuntza bat baino gehiagotan eskaintzea. Esate baterako, gaztelania eta ingeleran, azpitituluak badira ere. Ikastaroa online denez, ikasleak edonongoak izan daitezke, hau, gainera, MOOC-en abantaila da, mundiala dela.
Beste ezaugarri bat duten bateragarritasuna da. Hau da, edonondik MOOC-era sartu ahal izatea, edonondik MOOC-a aurrera eraman ahal izatea eta edonondik MOOC-era lanak igo ahal izatea. Edonondik esaten dudanean tablet, smartphone edota ordenagailutik lan egin ahal izatea esagure dut. Gainera, iOS, android, windows phone… sistema operatiboetan bateragarri izatea ezinbestekoa da.
Eta interesgarri ikusten dudan azkeneko ezaugarria ebaluatzeko modua da. Batzuetan irakaslea da ebaluatzailea eta beste askotan ikaslea bera. Bata zein bestean, helburuak lortu ditugun eta benetan edukiak ikasi ditugula ebaluatzeko tresna egokiak eskaini beharko dituzte.

3.          Zer nolako garrantzia eta funtzioa dute Sare Sozialek MOOC-en bidezko ikasketan?
MOOC-ak, lehen esan bezala, online dira, beraz, online badira mundialak izango dira. Ikaslea denez protagonista printzipala, oso lagungarria izaten da beste ikasleekin harremanetan egotea, zalantzak, galderak, eztabaidak, iradokiak… eskaintzeko. Guztiok dakigunez, besteekin harremanetan egoteko erramienta egokienak sare sozialak dira. Hori dela eta, sare sozialak paper oso garrantzitsua dute ikastaro hauetan. Sare sozialak hurrengoak izan daitezke: facebook, tuenti, twitter, google +, google drive eta ikastaroko foro bera.







Ane Ibarrola
L.H.4.maila


No hay comentarios:

Publicar un comentario