4.astea,
2.jarduera
Hurrengo jarduera honetan gehien erabiltzen ditudan (gehien gustatzen
zaizkidanak) eta gutxien erabiltzen ditudan (gutxien gustatzen zaizkidanak) web
guneak aipatuko ditut. Gainera, web gune hauek dituzten tresnak ere azalduko
ditut. Gure ikaskuntza prozesurako
erabiltzen ditugun webeko tresnei buruzko eztabaida sortzea eta esperientziak
eta iritziak trukatzea espero dut.
Gehien
erabiltzen dudan web gunea GOOGLE
da. Honek tresna pila ditu lan egin ahal izateko:
-Google (bilatzailea):
Nahi duzuna webean bilatzeko.
-Googledrive: Dokumentuak idazteko eta besteekin partekatzeko.
-Gmail: email-ak
bidaltzeko eta jasotzeko. Hau da, posta elektroniko zerbitzua.
-Google+: Lagunen, familiaren,
ezagunen…. pertsonen taldeak sortzeko eta kontaktuan egoteko.
-Blogger: Blogak
sortzeko.
-Google images: Irudiak
bilatzeko.
-Google maps: Munduko edozein
lekuko mapa bilatzeko. Gainera, GPS moduan erabil dezakezu.
-Googlenews: Berriak bilatzeko.
…
Asko erabiltzen
dudan beste web gune bat: FACEBOOK da.
Lagunekin eta familiarekin kontaktuan egoteko web gune oso ona delako.
Argazkiak, albisteak, bideak, “egoerak”… parteka ditzakezu edozein mementoan,
mugikorretan eta tabletetan ere izan dezakezulako facebook-ako aplikazioa.
Gainera, jokuak ere baditu, beste pertsonen perfilak ikus ditzakezu, zure
musika taldeko perfila ikus dezakezu eta bere azkeneko albisteak irakurri…
Eta asko
erabiltzen dudan azkeneko web gunea: MOODLE
da. Unibertsitateko plataforma
da, non lanak, apunteak, komentarioak… eskegitzen ditugun, bai irakasleak eta
bai ikasleak. Tableta eta mugikorretik erabil dezakegun web gunea da, beraz,
oso egokia edozein lekutatik apunteak irakurtzeko ala igotzeko. Irakasleak
astero zer egin behar dugun eskegitzen dute, modu honetan, ezin zaigu ahaztu
egin beharreko guztia. Gainera, notak eta komentario pribatuak ere igotzen
dituzte irakasleek. Oso web gune egokia eguneratua egoteko eta klaseko lanak,
komentarioak, notak… ikusteko.
Gutxien
erabiltzen ditudan edo hainbeste gustatzen ez zaizkidan web guneak jarraian aipatuko
ditudanak dira. Hasteko, WIKIPEDIA
noizbait erabili dut, baina ez zait gustatzen edonork bertan informazioa gehitu
ahal duelako eta horrek fidagarritasuna kentzen diolako web guneari.
Gutxi erabiltzen
dudan beste web gune bat TUENTI da.
16-18 urte nituenean erabiltzen nuen, baina nerabeentzako sare soziala da.
Serioagoa iruditzen zait facebook-a eta hau erabiltzen dut sarriago. Tuentian
lagun pilo nituen, facebook-ean ere baditut, baina nagusiagoak eta serioagoak,
nahiago dut azken hau nerabetasuna duela asko utzi dudalako atzean.
Laburbilduz, hauek dira gehien eta gutxien erabiltzen ditudan web guneak edo web-tresnak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario