Galderak
erantzuten hasi baino lehen, MOOC-ak zer diren aipatu beharra dago, “MOOC:
Masive Open Online Course”. Hau esanda, jarraian galderak erabiliz MOOC hauen
definizio potoloa emango dut.
1.
Nola ikasten da MOOC-etan?
MOOC-en
bidez, modu berri eta ezberdin batean ikas dezakegu. MOOC-ak online ikastaroak
dira, non ikasleek protagonistak diren eta %100-eko praktikotasuna izaten
duten. Ikasleak erabakitzen du noiz, zer eta zenbat ikasi duen. Horretarako,
ikastaroa sortzen eta gidatzen duen irakasleak pauta batzuk eskeiniko ditu
ikasleek oinarri moduan izateko. Hauetatik habiatuta, ikasleak erabakiko du zer
eta noiz ikasi, baita zein erramienta erabiliko duen, smartphona, tableta,
ordenagailua… ikastaroa aurrera eramateko. Ordutegirik ez duenez, ikasleak ez
du hauek sorrarazten duten larritasunak eta estresak izaten. Hala ere, ikastaro
gehienek, hasteko eta amaitzeko epe bat daukate.
Gainera,
ikastaro hauek komunitatean egiten dira, hau da, beste ikasleekin egiten dira. Modu
honetan, laguntza eska dezake ikasleak, bere lanak kompartitu dezake, foroetan
eztabaidatu dezake… guztiok guztiotatik ikasiz. Ikaskuntza/irakaskuntza guztiz
iraultzailea sortu da.
2.
Nolakoa izan behar da MOOC bat arrakastatsua izateko?
MOOC-ak
arrakastatsuak izateko hainbat ezaugarri izan edo jarraitu behar ditu. Hasteko,
eskaintzen dituen gaiak edo edukiak helburuekin bat etorri behar dira, baita
interesanteak eta baliagarriak ere. Eskaintzen diren jarduerak eta informazioa
modu argi eta antolatu batean agertu behar dira, ikasleak erraz uler ditzan. Ikastaroa
sortzen duen irakasleak kontuan izan behar du izan ditzakeen ikasleek gaiari
buruz ezer ez jakin dezaketela, hori dela eta aurreko ezaugarriak bete behar
dira. Gainera, ikasleak askotarikoak izan daitezeke, 15 urteetatik 70 urtera
arte.
Hizkuntza
ere kontuan hartu behar da. Oso komenigarria izango litzateke hizkuntza bat
baino gehiagotan eskaintzea. Esate baterako, gaztelania eta ingeleran, azpitituluak
badira ere. Ikastaroa online denez, ikasleak edonongoak izan daitezke, hau,
gainera, MOOC-en abantaila da, mundiala dela.
Beste
ezaugarri bat duten bateragarritasuna da. Hau da, edonondik MOOC-era sartu ahal
izatea, edonondik MOOC-a aurrera eraman ahal izatea eta edonondik MOOC-era
lanak igo ahal izatea. Edonondik esaten dudanean tablet, smartphone edota
ordenagailutik lan egin ahal izatea esagure dut. Gainera, iOS, android, windows
phone… sistema operatiboetan bateragarri izatea ezinbestekoa da.
Eta
interesgarri ikusten dudan azkeneko ezaugarria ebaluatzeko modua da. Batzuetan
irakaslea da ebaluatzailea eta beste askotan ikaslea bera. Bata zein bestean,
helburuak lortu ditugun eta benetan edukiak ikasi ditugula ebaluatzeko tresna
egokiak eskaini beharko dituzte.
3.
Zer nolako garrantzia eta funtzioa dute Sare Sozialek
MOOC-en bidezko ikasketan?
MOOC-ak,
lehen esan bezala, online dira, beraz, online badira mundialak izango dira. Ikaslea
denez protagonista printzipala, oso lagungarria izaten da beste ikasleekin
harremanetan egotea, zalantzak, galderak, eztabaidak, iradokiak… eskaintzeko. Guztiok
dakigunez, besteekin harremanetan egoteko erramienta egokienak sare sozialak
dira. Hori dela eta, sare sozialak paper oso garrantzitsua dute ikastaro
hauetan. Sare sozialak hurrengoak izan daitezke: facebook, tuenti, twitter,
google +, google drive eta ikastaroko foro bera.
Ane Ibarrola
L.H.4.maila