Bullying edo
eskola-jazarpena
·
Zer da Bullying-a?
Bullying-a edo eskola-jazarpena ikasgeletan
gora doan arazoa da. Ume bat edo batzuek beste ume bat edo batzuk, fisikoki
edota psikologikoki erasotzea da. Krudelkeria da eta biktima izutzea eta menderatzean datza. Espainian ikasle
edo gaztetako %1,6ek jasotzen dute etengabe, eta %5,7 esporadikoki. Baina,
INJUVE (Instituto de la Juventud) %3ra igotzen du etengabe jasotzen duten umeen
ehunekoa. Eta, gainera, umeen %16a onartzen du parte hartu dutela noizbait eraso
batean. Bestetik, IDEA (Instituto de Evaluación y Asesoramiento Educativo) aipatzen du ikasleen %49k esan dutela
kritikatuak edo iraunduak izan direla eskolan eta %13,4ak onartzen du bere
ikaskideei jo dituztela.
·
Hainbat bullying
edo eskola-jazarpen mota daude:
-Fisikoa: Ostikadak,
ukabilkadak, koskak, bultzadak… ematea, agresioak objektuekin… Lehen hezkuntzan
gehiago ematen dira bigarrenean baino.
-Ahozkoa: Ezizena
jartzea, laidotzea, mespretxua pubilkoan, defektu fisikoak nabarmentzea,
mugikorra erabiltzea biktima beldurtzeko, argazkiak ateratzea jotzen duten
bitartean eta internetera igotzea… Ohikoena da.
-Psikologikoa: Banakoaren
autoestimua hondatzen dute eta beldurrezko sentzasioa gehitzen dute.
-Soziala: Gaztea
ikaskideetik eta taldetik banatzea du helburu.
Erasotzaileek haien biktimak aukeratzen
badakite. Oharkabe pasatzen diren gazteak, popularrak ez direnak bilatzen
dituzte.
Bullying-aren
ondorioak asko izan daitezke: depresioa, bakartasuna, antsietatea eta azkenengo
kasuan haien burua hiltzea.